XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuartean Ray Rokosonen krimena hain denbora gutxian konpondurik eramateak gradu bat igoko digu, zihur aski guztioi!.

Bitacora Filartxik ez zuen ulertzen zergatik begiratzen zion hirukoteak modu hartan Matilderi.

Bere gorputzaren alabantzak egiten hasi ziren emakumea tabernatik ezkutatu orduko, eta emakumeen bideo eske hasi zitzaizkion Manueli.

- Nik ez zeukat bideorik, baina liburu saltzaileak bazeuzkak rebista ederrak!.

- Goazen berehala zaldiarekin hitzegitera erregutu zien Bitacora Filartxik zerbait zekiten animalia guziak hiltzen ari dira, eta lekukotasun bat bakarra bada ere lortzen ez badut ez du ezertarako balio izango gure lanak, eta zuen lagun horrek barruan jarraituko du!.

- Bihar badugu denbora proposatu zuen Terry Primerok goazen furgoneta zalearengana!.

- Bai, goazen lagundu zion Segundo Canelak badaukat aspaldiko partez emakume bat narru gorritan ikusteko gogoa!.

Bizkor atera ziren hirurak.

Bitacora eta Manuel alkarri begira gelditu ziren.

- Zer gertatu zaie? galdetu zion Manuelek bideo, telebista edo irratirik ez neukalako etortzen ziren nere tabernara, eta orain bideo eske bapatean?.

- Ez dakit, ez dakit!.